Adi-Buda

Samantabhadra, Nyingma eskolako buda nagusia.

Budismo mahāyānaren arabera, Adi-Buda (tibeteraz: དང་པོའི་སངས་རྒྱས།dang po'i sangs rgyas) Buda gorena da, sortzailea, behin betikoa. Vairokanarekin identifikatu izan da Txinan. Tibeten eta Nepalen hedatu da Adi-Budaren gurtza.[1] Hitzak ezer existitu aurretik bere baitatik sortzen edo isurtzen den budari egiten dio erreferentzia. Samantabhadra eta Vajrapani Adi-Buddha dira.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Developed by StudentB